Taldekako Xilaba 2023-10-09

Taldekako Xilabak harrera eta giro beroan jarraitzen du Ligaxkako saioan egiten. Asteburu honetan Hendaian eta Baionan izan dira saioak. Hendaian Muttikoak eta Ipiñitzeko bertsuak taldeak aritu ziren elkarrekin Enbata Gaztetxean. Irati Alcantarilla, Ibai Lekuona, Miren Artetxe eta Haize Lekuonak osatutako Muttikoak suertatu ziren garaile.

Muttikoak taldea ostiralean Hendaian, Enbata Gaztetxean, agurra kantatzen.

Ipiñitzeko Bertsuak taldea ostiralean Hendaian, Enbata Gaztetxean, agurra kantatzen.
Baionan, Zizpa Gaztetxean jokatu zen saioa Zizpa Txispa eta Eskukula taldeen artean. Pettan Prebende, Bittor Thikoipe, Ramuncho Christy eta Paul Moalek osatutako taldeak eraman zuen puntua.

Zizpa Txispa taldea ostiralean Baionan, Zizpa Gaztetxean, agurra kantatzen.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu