Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2023-10-09

Bizkaiko Txapelketan Amillategi eta Goiriena finalaurrekoetara, lehen bi kanporaketak jokatuta

Bizkaiko Txapelketan Amillategi eta Goiriena finalaurrekoetara, lehen bi kanporaketak jokatuta

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ari da lehen faseko bidea egiten eta datorren asteburuan jokatuko da seitik hirugarren kanporaketa Arrigorriagan. Mungia eta Gernika-Lumoko saioak jokatuta Mikel Goiriena eta Ibai Amillategik lortu dute zuzeneko sailkapena finalaurrerako. Santurtzi eta Lemoako finalaurrekoetan kantatuko dute, hurrenez hurren.

Kanporaketa fase honetan, 36 bertsolariti 11 sailkatuko dira finalaurrekoetara. Sei saio irabazleak eta bost puntuazio altuenak. Oraingoz, Bittor Altube, Txaber Altube, Mikel Retolaza, Araitz Katarain eta Arkaitz Zipitria daude postu horietan.

Arrigorriagan, datorren domekan
Datorren domekan Arrigorriagan izango da Bizkaiko Txapelketako hurrengo geltokia: Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi eta Lurdes Ondaro ariko dira bertsotan Lonbo Aretoan, 17:00etan hasita. Igor Menika ariko da aurkezle lanetan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.

 

Kanporaketa faseko azken hiru saioak Erandion, Igorren eta Lekeition izango dira, domeketan, 17:00etan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza