Datorren larunbatean, Kultur etxean, 17:30etan 2023-10-09

Nafarroako Txapelketa Vianara lehen aldiz

Nafarroako Txapelketa Vianara lehen aldiz

Nafarroako Bertsozale Elkartearen helburua da aspaldiko urteetan bertsolaritza eta euskara herrialdeko eskualde guztietara iristea eta horretan Txapelketak paper garrantzitsua jokatzen du. Nerea Bruño lehendakariak Bertsoa.eus-en adierazi zuen aurten ere ahalegin berezia egin duela Nafarroako Bertsozale Elkarteak zentzu horretan. Horren isla da txapelketa inoiz iritsi gabeko lurretara helduko dela Nafarroan larunbatean, Vianara. Larunbat honetan izango da eta bigarren final-laurdena izango da Vianakoa. Igandean, Iruñerrira egingo du jauzia, Uhartera.

Honako sei bertsolari ariko dira Vianan: Julio Soto, Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain, Patxi Castillo, Urko Gartzia eta Aitor Irastortza, Zigor Gartziak aurkeztuta. Kultur etxean 17:30etan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza