Sarai Robles Vitas - Elkarrizketa 2023-10-10

«Nire burua inoizko prestatuen ikusten dut eta anbizio puntu batekin nator txapelketara»

2023/bertsoa_elkarrizketak/Sarairobles_elkarrizketa.mp3.mp4
Barrutik asko sufritu zuela aitortu arren, Iruritakoa, oro har, saio ona izan zenaren sentipena du bertsolari barañaindarrak. Altsasuko finalaurrekora zentratuta eta oinak lurrean joan nahi luke.

Sarai Robles Vitas (Barañain, 1996) Nafarroako finalaurrekoetara sailkatu da Iruritako final-laurdena irabazita. Barrutik bere burua ez zuen nahi bezain eroso sentitu baina emaitza baloratzen du.

Duela bi urte jauzia egin zuela uste du eta aurtengoan inoizko prestatuena ikusten du bere burua. Eta ez da ezkutatu. Anbizio puntu batekin ekin dio txapelketari barañaindarrak. Jabetzen da ataka estua datorrela eta maila handiko kantukideak izango dituela alboan baina bere lanean eta aukeretan zentratuta egin nahi du bide hau.

Iruritako balorazioa eta txapelketa honen aurrean nola kokatzen den kontatu ditu Sarai Roblesek Bertsoa.eus-en.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza