Uxue Alberdi. Bakarka zortziko txikian txalorik gabe 2023-10-14

«Intentzioak asko laguntzen dit ia edozein gai zortziko txikian egiten»

2023/bertsoa_elkarrizketak/zt/xdz4_gra_20230930zortziktxikia_alberdi_elkarrizketa.mp3.mp4

Uxue Alberdik bertsoa lantzeko bere buruari jarri ohi dizkion erronketako bat izan da bakarka zortziko txikian egitea. Lilurak erakarrita eman du pausoa. Bertsoa.eus-i aitortu dionez, bertsoaldi baten bideoa jaso zuen mugikorrean bakarka zortziko txikian egiten, txalorik gabe eta doinu bera ahots desberdinetan tartekatuz bertso bakoitzean. Hari horri tiraka landu du bere bidea.

Intentzioa azpimarratu du Alberdik. Gaia entzun eta putzura jauzi egiteko zalantza eta kezka segundu horietan, aldez aurretik molde horretan bakarka egiteko intentzioa eta determinazioa izateak lagundu dio zalantzazko gaietan ere aurrera egiten. Ausartu izanak poza utzi dio barruan eta emaitzarekin ere konforme gelditu da. Entzun Uxue Alberdiren testigantza.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu