Sustrai Colina - Zortziko txikian bakarka txalorik gabe 2023-10-12

«Entzuleak ulertzen du bat-batekotasuna muturreraino daraman ariketa dela»

2023/bertsoa_elkarrizketak/zt/xdz4_gra_20230930zortziktxikia_colina_elkarrizketa.mp3.mp4

Sustrai Colinak plaza bildu eta irikietan baliatu du bakarka zortziko txikia. Afari bueltako saioetan eta uda honetan 400 laguneko jaialdi irekietan ere bai. Bere ustez, jendeak ikusten du eta asumitzen du bertsolariak bat-batekotasuna muturrera daramala ariketa horretan. Sinpletze ariketa gisa ere definitu du Iruñean bizi den urruñarrak. Bertsoa.eus-en aitortu duenez, Josu Sanjurjo Iruñeko bertsolariak zirikatuta hasi zen lanketari bueltak ematen, «zergatik egiten duzu beti bakarka 10ko handian?» galdetu zionean. Egungo arreta moldeetara egokitzeko ere ariketa interesgarria deritzo.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza