Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2023-10-12

Arrigorriagan Bizkaiko hirugarren kanporeketa

Arrigorriagan Bizkaiko hirugarren kanporeketa

Arrigorriagan jokatuko da Bizkaiko Txapelketako hirugarren kanporaketa domeka honetan: Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi eta Lurdes Ondaro ariko dira bertsotan Lonbo Aretoan, 17:00etan hasita. Igor Menika ariko da aurkezle lanetan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian.

13 bertso puntuagarri
Lehenengo fase honetan bertsolariek 13 bertso puntuagarri kantatuko dituzte. Bederatzi bertso ofiziotan eta bost bakarka.

    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
    Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
    Bakarkako  lana, ganbarako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

Sarreak www.bertsosarrerak.eus atarian
Mungiakoak eta txapelketa guztiko sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Lehiatilan ere izango dira, aurrez denak saldu ez badira.

Ondorengo saioak
Kanporaketa faseko azken hiru saioak Erandion, Igorren eta Lekeition izango dira, domeketan, 17:00etan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza