Rosi Lazkano Larrañaga - Bertsolari bertsozale Podkasta 2023-10-13

«Ahalduntze Bertso Eskola berriz jaiotzea bezala izan da niretzat»

2023/podkastak/3-BB-RosiLazkanoLarranaga-231006-Kopia.mp3.mp4
Lazkanok kontatu du ume-umetatik aritu izan dela bertsotan. Bai bat-batean etxean senideekin jolasean, bai geroxeago idatziz bati eta besteari bertsoak egiten. Bertsolaritza eremu pribatuan eraman izan du urte askoan eta gerora etorri zitzaion jendaurrerako pausoa.

Rosi Lazkano Larrañaga bertsolaria da aste honetako protagonista Bertsolari Bertsozale podkastean. Lazkanok kontatu du ume-umetatik aritu izan dela bertsotan. Bai bat-batean etxean senideekin jolasean, bai geroxeago idatziz ere bati eta besteari bertsoak egiten. Bere kaxoian beti zegoen bere bertsoren bat paper puntaren batean. Bertsolaritza eremu pribatuan eraman izan du urte askoan eta gerora etorri zitzaion jendaurrerako pausoa.

Bide horretan, aitortu du Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Ahalduntze Bertso Eskola Feminista berriz jaiotzea bezala izan dela. Berak ere benetako ahalduntzea garatu duela bere baitan.

Rosi Lazkanok bere bertsolaritza esperientzia utzi du Bertsoa.eus sareko plazan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza