Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2023-10-15

Iruri Altzerreka irabazle Arrigorriagan

Iruri Altzerreka irabazle Arrigorriagan

Iruri Altzerreka gailendu da Bizkaiko Txapelketako hirugarren kanporaketan, Arrigorriagan eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu du berriztarrak. Lonbo aretoa bertsozalez lepo egon da. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:

    Garikoitz Sarriugarte Onaindia
    Iker Uriarte Urrutia
    Inazio Vidal Gurrutxaga
    Iruri Altzerreka Martinez
    Josune Aramendi Perez
    Lurdes Ondaro Mallea
 

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Iruri Altzerreka Martinez izan da puntu gehien batu dituena: 475 puntu. Beraz, Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 11n jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

    Iruri Altzerreka Martinez ------------- 475
    Josune Aramendi Perez----------------470
    Lurdes Ondaro Mallea -----------------453
    Garikoitz Sarriugarte Onaindia--------441
    Inazio Vidal Gurrutxaga -------------- 436,5
    Iker Uriarte Urrutia --------------------431


 

Igor Menika Bengoetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari, Itziar Basterretxea Olarreaga.

Behin-behineko sailkapena
Faseko seitik hiru kanporaketa jokatuta, hemen behin-behineko sailkapena. Sei irabazleak zuzenean pasako dira eta bost bertsolari sailkatuko dira puntuen baitan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»