Iruri Altzerreka Martinez - Elkarrizketa 2023-10-16

«Samurtasunetik iritsi nahi dut publikoarengana»

2023/BBT23/elkarrizketak/xdz4_gra_20231016amasa-villabona_au_edit01_altzerreka_elk.mp3.mp4

Iruri Altzerreka Martinezek (Garai, 2000) Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoetan kantatuko du lehen aldiz, Arrigorriagako kanporaketa irabazita. Bere bigarren parte hartzea du aurtengoa eta Berrizen kantatuko du, bere betiko bertso-eskola izan den herrian.

Gustura aritu zen bertsotan Altzerreka saio osoan zehar eta bertsokideek ere saio ona egin zutelakoan dago. Txapelketara begira, bereziki edukian zentratu du bere lanketa eta publikoarengana samurtasunetik iritsi nahi duela aitortu dio Bertsoa.eus-i, ez dramatik. Eta hori lortu duelakoan dago Garaiko bertsolaria, bereziki ganbarako ariketan.

Altzerreka saioaren irakurketa eta txapelketako asmoak aletu ditu Bertsoa.eus-en.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza