Julio Soto Ezkurdia - Elkarrizketa 2023-10-17

«Nire helburua da Euskal Herrikoan izan nituen aldarte eta argitasun hura izatea Nafarroakoan ere»

2023/NBT23/elkarrizketak/JulioSoto_elkarrizketa.mp3.mp4
Julio Sotok aitortu du iazko nekeak oraindik arrastoa utzi diola baina orduko lanak mesede egingo diolakoan dago gorritiarra.

Vianako final-laurdena irabazita, Julio Soto Ezkurdia (Iruñea, 1987) Agoizko finalaurrekoari begira jarri da. Gorritiarrak bere buruari jarri dion helburua da Euskal Herrikoan izan zuen argitasuna eta aldartea izatea oholtzan. Aitortu du gorputzean nekea sumatzen duela eta Vianan ere bere buruari ahalegin eske aritu zela. Uste du, ordea, iaz egindako lana aurten ere baliagarri izango zaiola Nafarroako Txapelketa on bat egiteko. Bost aldiz txapeldun izanari Iruñeatik hegoaldera egokitu zaio finalerako bidea. Viana lehenbizi eta Agoitzen gero. Gustura hartu du lur berri horietan kantatzea. Bertsoa.eus-ek jaso du Julio Sotoren Vianako saioaren balorazioa eta txapelketako bere aldarte eta helburuen testigantza.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza