17:00etan Gurea zineman, Lankuren eskutik 2023-10-19
Teilatupean bertso antzerki berria aurkeztuko dute igandean Amasa-Villabonan, 17:00etan, Gurea Zineman. Uxue Alberdiren eta Amets Arzallusen bertsoetatik abiatuta, etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu publiko familiarrari zuzenduriko antzezlan berriak: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna... Iraitz Lizarragak moldatu du gidoia eta berak zuzendu du lana. Antzezle lanetan: Maren Basterretxea, Maite Aizpurua eta Uxue Alkorta dabiltza. Lankuk ekoiztutako lana da Teilatupean
Sinopsia
Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makil, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan.
Etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu publiko familiarrari zuzenduriko antzezlan honek: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna... Fantasiazko munduak helduen errealitatearekin parez-pare topo egiten duen honetan, haurren ahotsa eta zilegitasuna agerian geratzen dira.
Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan, hala nola, txotxongiloak, argitzalen jokoak, objetuen manipulazioa, koreografiak... Ekintza eszenikoaren bidez, aipaturiko gaien inguruko galderak planteatzen zaizkio publikoari, hausnarketarako bidea irekiz.
LEHEN EMANALDIAK
Azaroak 17. Orozko. Donibane Aretoa
Azaroak 24. Lemoa. Kotxepin kultur etxea
Azaroak 29. Arrigorriaga. Lonbo Aretoa
Abenduak 1. Getaria. Herriko eskola
Abenduak 3. Antsoain. Antzokia
Abenduak 19. Basauri. Pozokoetxe kultur etxea
Urtarrilak 12. Lezo. Gezala auditoriuma
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28