Herri Aretoan 17:30etan 2023-10-19

Nafarroako Txapelketako azken final-laurdena larunbatean Leitzan

Nafarroako Txapelketako azken final-laurdena larunbatean Leitzan
Irabazleak zuzenean eskuratuko du finalaurrekoetarako txartela, eta saioa bukatutakoan argituko dira hurrengo fasera sailkatzen diren beste bertsolarien izenak ere.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena jokatuko da larunbatean Leitzan, Irurita, Viana eta Uhartetik barrena egindako fasea isteko. Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Saats Karasatorre Martinez eta Fernando Ziganda Urdanpilleta, Ander Aranburu gai-jartzaile dela. Leitzako Herri Aretoan da saioa, 17:30etan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Leitzako Udalaren laguntza jaso du saioa antolatzeko.

Saioan puntu gehien biltzen dituen irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetako faserako. Dagoeneko Sarai Roblesek, Julio Sotok eta Joanes Illarregik eskuratu dute txartel hori, Iruritako, Vianako eta Uharteko saioak irabazita, hurrenez hurren. Lau saioetako lau irabazleekin batera, beste 14 bertsolari ere izango dira finalaurrekoetan, final-laurdenetako faseko sailkapenaren araberakoa. Hain zuzen ere, larunbateko Leitzako saioa bukatuta jakingo dira horien izen-abizenak. Une honetan, horrela dago sailkapena.

Azaroaren 4an emango zaio hasiera finalaurrekoen faseari, egun horretan Altsasun jokatuko den saioarekin. Beste bi saio ere izango dira, azaroaren 11an Agoitzen eta 19an Lesakan. Horietan erabakiko da finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Abenduaren 2an jokatuko da finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Sarrera guztiak salgai daude dagoeneko.

Behin behineko sailkapena

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza