Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2023-10-19

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatuko da domekan Erandion, Merkatu Zaharrean, arratsaldeko 17:00etan. Bertsolari hauek ariko dira saioan:
Ander Sarriugarte Garcia
Garazi Navarro Ugarteburu
Igor Galarza Intxausti
Imanol Uria Albizuri
Paule Ixiar Loizaga Legarra
Unai Mendiburu Valor
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, Santurtzikora (azaroak 18). Gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Gai-jartzaile Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da. Epaimahaiko kideak, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko da domekan bertan, 16:00etan, Merkatu Zaharrean.
Behin-behineko sailkapena
Fase honetatik 36tik 11 bertsolari sailkatuko dira finalaurrekora: sei saio irabazleak eta bost puntuaziorik onenak.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu