Izorian eta Biasterin asteburu honetan 2023-10-19
2024ko urterrilean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa 18 bertsolariekin. Edizio berri horretarako 29 bertsolarik eman dute izena eta datozen bi asteburuetan lau kanporaketa jokatuko dira talde hori osatzeko. 2022ko finalistak zuzenean sailkatuko dira eta gainerakoek kanporaketa fase honetan eskuratu beharko dute parte hartzeko aukera.
Kanporaketa fase honetan 24 bertsolari ariko dira kantuan eta 13 postu daude jokoan. Aurreko bost finalistek eman dute izena.
Ostiralean hasita, Izorian, Biasterin, Legution eta Araian izango dira kanporaketak. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean eskuratuko du txartela eta gainerako 9 puntuazioaren baitan sailkatuko dira.
1.kanporaketa, IZORIA, urriak 20, ostirala, 20:00etan, Unai Anda, Felipe Zelaieta, Unai Mendibil, Xabi Antia, Martin Abarrategi eta Ainara Balantzategi. Gai-jartzailea: Irati Martinez.
2.kanporaketa, BIASTERI, urriak 21, larunbata, 18:00etan, Maddi Agirre, Orlando Arreitunandia, Irati Anda, Aitor Ugarte, Sabin Abarrategi eta Marta De Pedis. Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.
3.kanporaketa, LEGUTIO, urriak 28, larunbata, 19:00etan, Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego, Danel Herrarte, Eukene De los Aires, Hegoi Hamabizka eta Izar Mendiguren. Gai-jartzailea: Lierni Altuna.
4.kanporaketa, ARAIA, urriak 29, igandea, 17:30ean, Asier Otamendi, Manu Bendala, Oier Arbina, Aitor Najera, Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua. Gai-jartzailea: Oier Suarez
10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05