Arabako Bertsolari txapelketa 2023-10-23

Unai Anda eta Maddi Agirre Arabako Txapelketarako sailkatu dira

Unai Anda eta Maddi Agirre Arabako Txapelketarako sailkatu dira

Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko bi saio jokatu dira asteburuan Izorian eta Biasterin. Unai Anda eta Maddi Agirre izan dira saioko irabazleak eta biek urtarrilean jokatuko den Arabako Txapelketan kantatzeko txartela eskuratu dute.

Ostiralean Izorian jokatu zen kanporaketa eta lan puntuagarriak eginda honela gelditu zen sailkapena:


Unai Anda: 196,5 puntu
Martin Abarrategi: 182,5 puntu
Felipe Zelaieta: 175,5 puntu
Xabi Antia: 169 puntu
Unai Mendibil: 158 puntu
Ainara Balantzategi: 110,5 puntu

Irati Martinez aritu zen Izorian aurkezle lanetan. Epaimahaian: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.

Larunbatean, Biasterin jokatu zen bigarren kanporaketa eta Maddi Agirre nagusitu zen. Sailkapena:

Maddi Agirre: 188 puntu
Aitor Ugarte: 185 puntu
Orlando Arreitunandia: 179 puntu
Sabin Abarrategi: 169.5 puntu
Irati Anda: 163 puntu
Marta De Pedisi: 117.5 puntu

Oier Azkarraga aritu zen aurkezle lanetan.

Saioko argazki galeriak eta informazio osagarria hemen Txapelketako webgunean.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu