Asteasun jokatu zen ostiralean 2023-10-23

Jexux Mari Irazuk irabazi du III. Pello Errota Sariketa

Jexux Mari Irazuk irabazi du III. Pello Errota Sariketa

III. Pello Errota Sariketako finala jokatu zen ostiralean Asteasun afari giroan, 80 entzuleren beroan, Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak antolatuta. Unai Mendizabal, Eñaut Martikorena, Jexux Mari Irazu eta Iñaki Gurrutxaga aritu ziren kantuan, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita.

Jexux Mari Irazuk irabazi zuen txapela Eñaut Martikorenarekin buruz burukoa jokatuta. Hernaniarrak, bigarren postua ez ezik, bertso onenaren saria irabazi zuen. Irabazleari, Beñat Zeberio Harituzeko kideak jantzi zion txapela.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza