vI. Zapi Jaztea Zaldibian 2023-10-23

Zaldibiko Zapia Larraulera

Zaldibiko Zapia Larraulera

Udazkeneko Zapi Jaztearen VI. edizioa izan zen larunbatean Zaldibian. Bertso afaria izan da orain arte eta bertso bazkaria izan da aurtengoan. Eneko Araiztegi Korta (aurreko zapiduna), Miren Artetxe, Jexux Mari Irazu eta Oihana Iguaran aritu ziren kantuan, Alaitz Sarasolak gidatuta.

60 lagun inguruk bete zuten Zubiburu elkartea, Zapiak bat elkartearen eskutik. Zapi Jaztean ohi gisa, lehenengo librean aritu ziren bertsolariak eta gaiekin ondoren.



Publikoak erabakitzen du Zazpi horia nori eman eta aurten Jexux Mari Irazuk hartu du Eneko Araiztegi Kortaren lekukoa.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza