Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2023-10-22
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu da gaur Erandion eta Unai Mendiburu Valor algortarrak irabazi du 472,5 punturekin. Beraz, Santurtziko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 18an jokatuko dena.
Lan puntuagarri guztiak eginda, hona hemen sailkapena:
Unai Mendiburu Valor --------------- 472,5
Imanol Uria Albizuri ---------------- 448.5
Paule Ixiar Loizaga Legarra--------- 442.5
Igor Galarza Intxausti -------------- 430.5
Ander Sarriugarte Garcia ---------- 419.5
Garazi Navarro Ugarteburu -------- 411.5
Idoia Anzorandia Kareaga aritu da gai-jartzaile lanetan. Epaileak: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga.
Behin-behineko sailkapena
Fase honetan 36tik 11 bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara. Sei kanporaketako irabazleak eta bost puntuaziorik altuenak. Dagoeneko sailkatuta daudenak: Mikel Goiriena, Ibai Amillategi, Iruri Altzerreka eta Unai Mendiburu, Mungia, Gernika-Lumo, Arrigorriaga eta Erandioko irabazleak hurrenez hurren. Puntuen baitan, behin-behinean, bi kanporaketa faltan: Bittor Altube, Josune Aramendi, Txaber Altube, Mikel Retolaza eta Lurdes Ondaro. Hortik atzerakoak matematikoki aukerarik gabe leukeke jada.

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28