Unai Mendiburu Valor - elkarrizketa 2023-10-24
Unai Mendiburu Valorrek irabazi du Bizkaiko Txapelketako laugarren kanporaketa Erandion eta Santurtziko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an. Mendiburu gustura gelditu zen egindako lanarekin, bereziki ganbarakoarekin. Gogotsu harrapatu du Bizkaiko Txapelketak. Santurtzira gozatzera joango dela dio, finalaurreko batean hori lortzea erronka makala ez dela sinetsita. Beste batzuk ikusten ditu finalerako hautagai gisa, baina, ez dio sorpresari aterik itxi ALBEko bertsolariak. Bertsoa.eus-ek jaso ditu Erandioko saioko bere balorazioa eta txapelketari buruzko azalpenak.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza