Taldekako Xilaba azken txanpan 2023-10-24

Taldekako Xilabaren lehen finalerdia Muskildin larunbatean

Taldekako Xilabaren lehen finalerdia Muskildin larunbatean
Hazparke eta Zizpa Txispa taldeak ariko dira elkarrekin kantuan, Ponposenean, 19:30etan hasita, Bertso eta Talo formatuan.

Taldekako Xilaba finalerdietan da eta larunbatean jokatuko da lehenbizikoa Muskildin. Hazparke eta Zizpa Txispa taldeak ariko dira elkarrekin kantuan. Hazparke taldean Irantzu Idoate, Nahai Sasco eta Ortzi Idoate dira kantari. Zizpa Txispa taldeko kideak dira Maddalen Arzallus, Oihan Perez, Aitor Servier eta Aiantze Lannes. Ponposenean izango da, 19:30etan hasita, Bertso eta Talo formatuan. Irabazleak finalerako txartela eskuratuko du.



Bigarren finalerdia azaroaren lauan izango da Azkainen Lizaieta eta Muttikoak taldeen artean. Lizaieta taldeko kideak: Karlos Aizpurua, Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro eta Haira Aizpurua. Muttikoak taldekoak: Miren Artetxe, Irati Alcantarilla, Haize Lekuona eta Ibai Lekuona. Kiroletan, 19:00etan, Bertso eta Talo formatuan.

Finala azaroaren 18an izango da, Aiherran, bazkalondoan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza