Larunbatean, 21:00etan ETB1n 2023-10-26

Bilboko Señora Bertso Eskola eta Jone Uriaren 'Diskurtsoez' sorta Hitzetik Hortzeran

Bilboko Señora Bertso Eskola eta Jone Uriaren 'Diskurtsoez' sorta Hitzetik Hortzeran
Lekunberriko eta Odietako bertsoaldiak izango dira.

Hitzetik Hortzerak Bilboko Señora Bertso Eskola, Lekunberri eta Odietako bertsoak eta Jone Uriaren Diskurtsoez sorta dakartza larunbateko programan. Iaz sortu eta aurten ere abia da Señora Bertso Eskola Bira Kulturgunean, Oihana Bartra santutxuarrak gidatuta. Mirari Martiarenak Oihana Bartra bera eta bertso eskolako beste hiru kide elkarrizketatuko ditu: Irati Altuzarra, Amaia Barasorda eta Pili Llorenteri. Bertso eskolaren sorrera, helburuak eta barruko esperientzia jaso ditu Hitzetik Hortzerak.



Lekunberri eta Odietako bertsoak
Plazako bertsoei dagokionez, Lekunberriko eta Odietako bertsoak emango ditu Hitzetik Hortzerak. Lekunberrin, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Sustrai Colina aritu ziren bertsotan, Maddi Soroa eta Olaia Soroak aurkezuta.

Odietan, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto bertsotan, Iñigo Ibarraren esanetara, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariek lagunduta.



Jone Uriaren bertso jarriak
Aste honetako programan Jone Uriaren bertso jarriak izango ditugu. Diskurtsoez izeneko sorta prestatu du algortarrak eta Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi musikariek lagunduta arituko da kantuan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu