Bertso jarriak Hitzetik Hortzeran 2023-10-30

Jone Uriaren Diskurtsoez sorta

Jone Uria Albizurik Diskurtsoez sorta ondu Hitzetik Hortzerako bertso jarrien atalerako. Zortzi bertsoko sorta jarri eta kantatu du, Beñat Antxustegi eta Eneko Sierrak musikaz lagunduta. Bergarako Seminarixoan grabatua da.

 

Izenburua: Diskurtsoez
Doinua: Ikusten duzu goizean


  1. Edonolako gai motan,
    alde triste, alai kontran.
    Barra ertz hartan mahai hontan...
    Zer esaten da irrati, prensa,
    sarean, bertso saiotan?
    Nolanahiko garraiotan,
    elipsi joku iaiotan,
    diskursoen garaiotan.

  2. Hizkuntza hautuez kexan,
    presoen auzia presan,
    herria ahotan prensan.
    Lehen zer esan bagenekien,
    orain zer ezin den esan.
    Lehen sutsu, orain perezan.
    Gintezen eta genezan.
    Ez gaude ez hemen ez han.

  3. Gizon eta emakumez,
    erasotzaile inpunez,
    zapaldu boteredunez...
    Zer esan ustez ongi dakigu,
    nola esan dezakegun ez.
    Radikalismo bigunez,
    gehiegizko begirunez,
    oihu diren isilunez.

  4. Iruñeako zezena,
    Tubacex-en almazena,
    euskal delicatessena...
    Politikoki zuena ala
    politikoki zuzena?
    Ausart duda, izu sena,
    ke bihurtzen da su zena,
    despolitizatuz dena.

  5. Han eta hemengo datu:
    manipulatu, ondratu,
    gordin bezain adornatu.
    Gehienarekin konfrontatu nahiz
    gutxirekin konformatu.
    Medio, autore, formatu...
    Nola ta non informatu
    inork ez gaitu formatu.

  6. Sare sozialen sukar,
    postureoan ordu lar.
    Taldetar, baina singular.
    Inkoherente popular ala
    koherente inpopular?
    Diskurso espektakular,
    pedantekerian bulgar,
    (h)ego haize bete bular.

  7. Bando adina aukera:
    fidel ala estratega,
    umil edo atakera?
    Hartu bandera koloredun bat
    ala zuria atera?
    Konbikzioen kantera,
    zuhurtziaren katedra...
    Ezin da dena batera.

  8. Zenbat anbizio gugan,
    hitz neurtuaren gudan.
    Entzulea hemen gu han...
    Dena esanda utzi nahi eta
    deus ez esateko mugan.
    Nintzen sorta sortu guran
    geratu zintezten dudan
    ezer esan ote dudan

Albiste gehiago

Mirari Martiarenak elkarrizketatuta 2024-02-26

Miren Izagirre musikologoa bertso doinutegiaz

Oier Suarez Hernando - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-02-23

┬źNiretzat bertso eskolak balio izan zuen euskararako zubi lana egiteko┬╗

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-02-22

Hitzetik Hortzera doinutegian murgildurik

Bertsoa oinarri duen ikuskizun berria 2024-02-21

Itzal(iko) bagina: Zeharkatu gaituena performatzen

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-02-15

Libertimendua Hitzetik Hortzeran