Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2023-10-26

Bizkaiko azken aurreko kanporaketa Igorren

Bizkaiko azken aurreko kanporaketa Igorren
Aissa Intxausti Aburruza, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Oihana Bartra Arenas, Amaia Ugaldek aurkeztuta.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken aurreko kanporaketa jokatuko da domekan (urriak 29) Igorren. Lasarte aretoan, arratsaldeko 17:00etan, sei bertsolari hauek arituko dira bertan:

    Aissa Intxausti Aburruza
    Asier Galarza Garai
    Eneko Aldana Carrasco
    Janire Arrizabalaga Munduate
    Jone Larrinaga Dañobeitia
    Oihana Bartra Arenas

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, Lemoakora (azaroak 25). Gainontzekoek horretarako aukera izango dute puntuazioaren arabera.

Amaia Ugalde Begoña izango da gai-jartzailea. Epaimahaiko kideak: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari, Itziar Basterretxea Olarreaga.

www.bertsosarrerak.eus atarian sarrerak
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:30ean, Lasarte aretoan.

Azken saioa Lekeition azaroaren 1ean
Azaroaren 1ean amaituko da Bizkaiko Txapelketako lehen fasea Lekeition. 36 bertsolaritik 11 sailkatuko dira finalaurrekoetarako eta aurreko zazpi finalista batuko zaizkie.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza