Arabako Bertsolari txapelketa 2023-10-27

Arabako Txapelketarako azken bi kanporaketak asteburuan Legution eta Araian

Arabako Txapelketarako azken bi kanporaketak asteburuan Legution eta Araian

Arabako Txapelketarako sailkapen fasean jokatzen ari da eta asteburu honetan jokatuko dira azken bi saioak Legution eta Araian. Larunbatean Legution izango da saioa, kultur etxean, 19:00etan: Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego, Danel Herrarte, Eukene De los Aires, Hegoi Hamabizka eta Izar Mendiguren. Gai-jartzailea: Lierni Altuna.

Igandean, Araian, 17:30etan udaletxean: Asier Otamendi, Manu Bendala, Oier Arbina, Aitor Najera, Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua. Gai-jartzailea: Oier Suarez.

Saioko irabazleak zuzenean eskuratuko du urtarrilean jokatuko den Arabako Txapelketan parte hartzeko eskubidea. Dagoeneko bi sailkapen saio jokatu dira, aurreko asteburuan izan zirenak. Horietan Unai Andak eta Maddi Agirrek lortu dute txartela.

Urtarrilean hasiko den Arabako Txapelketak 18 bertsolari izango ditu. Aurreko finalistak urtarrilean bertan sartuko dira eta gainerakoek sailkapen fase hau jokatuko dute. Fase honetan, 24 bertsolarik kantatuko dute eta 13 sailkatuko dira. Lau saio irabazleak eta 9 puntuazio onenak. 13 horiei aurreko Arabako bost finalista batuko zaizkie, 18ko taldea osatzeko

10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu