Asteburuan azken bi sailkapen saioak jokatuta 2023-10-30

Arabako Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita

Arabako Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketan kantatuko duten 18 bertsolariak erabakita gelditu dira asteburuan azken bi sailkapen saioak jokatuta. Hamairu sailkatu dira sailkapen fasetik eta, aurreko bost finalistak zuzenean sailkatu dira. Txapelketa urtarrilean hasiko da.

Hauxe da 18 bertsolariko zerrenda:

1. Peru Abarrategi (2022ko txapelduna)
2. Manex Agirre (2022ko finalista)
3. Iñaki Viñaspre (2022ko finalista)
4. Xabi Igoa (2022ko finalista)
5. Paula Amilburu Izargarai (2022ko finalista)
6. Unai Anda
7. Maddi Agirre
8. Ekaitz Samaniego
9. Asier Otamendi Alkorta
10. Aroa Arrizubieta Barredo
11. Aitor Ugarte Eriz
12. Martin Abarrategi Sarrionandia
13. Orlando Arreitunandia Arinas
14.  Eli Zaldua Barquin
15. Felipe Zelaieta
16. Rikardo Gonzalez de Durarana
17. Danel Herrarte Nafarrate
18. Izar Mendiguren Cosgaya


Asteburu honetan jokatu dira azken bi kanporaketak Legution eta Araian. Lehenbizikoan Ekaitz Samaniegok irabazi zuen eta Asier Otamendik bigarrenean. Informazio gehiago, hemen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza