Araroak 1, eguaztenean 2023-10-30

Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketa Lekeition

Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketa  Lekeition

Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketa jokatuko da eguaztenean, azaroaren 1ean, Lekeition: Aitor Arrutia, Beñat Bilbao, Eneko Abasolo 'Abarkas', Koldo Gezuraga, Maite Sarasola eta Peru Irastortza ariko dira kantuan, Beñat Vidal aurkezle dela. Ikusgarri Zineman, 17:00etan.

11tik 5 postu erabakita
Kanporaketa fasean 36 bertsolarik kantatuko dute eta dagoeneko zuzenean sailkatuta daude orain arteko bost irabazleak: Ibai Amillategi, Oihana Bartra, Mikel Goiriena, Unai Mendiburu eta Iruri Altzerreka. Lekeitioko saioko irabazlea ere zuzenean sailkatuko da eta ondoren puntuaziorik altueneko bost bertsolariak sailkatuko dira. Hemen behin-behineko sailkapena, saio baten faltan.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza