Gurea Antzokian, 18:00etan. 2023-10-30

Harituzen 10. urteurreneko bertso jaialdia egingo da asteazkenean, azaroaren 1ean, Amasa-Villabonan: Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira kantuan, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita. Arratsaldeko 18:00etan, Gurea Antzokian.
Hamargarren urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Harituzek eta, jaialdiaz gain, negurako ere badu beste eskaintza bat: Bertso-zirkua, Gure Zirkuko kideekin batean egingo dutena. Abenduaren bukaeran izango da.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza