Iortia Kulturgunean, 17:30etan 2023-10-31

Nafarroako lehen finalaurrekoa Altsasun larunbatean

Nafarroako lehen finalaurrekoa Altsasun larunbatean
Bertsotan, Sarai Robles Vitas, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar, Saats Karasatorre Martinez, Eneko Fernandez Maritxalar eta Patxi Castillo Graciarena Zigor Gartziak aurkeztuta

Urriaren 7an abiatu zen 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Iruritan, eta Vianan, Uharten eta Leitzan ere geldialdia egin ostean, iritsi da dagoeneko finalaurrekoen fasera. Larunbat honetan, azaroak 4, jokatuko da hain zuzen ere fase horretako lehen saioa, Altsasuko Iortia Kulturgunean, arratsaldeko 17:30ean hasita.

Sei bertsolari ariko dira oholtzan gainean kantari: Sarai Robles Vitas, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar, Saats Karasatorre Martinez, Eneko Fernandez Maritxalar eta Patxi Castillo Graciarena. Zigor Gartzia "Zian" izango da gai-jartzaile, eta epaile lanetan Amaia Telletxea, Cesar
Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena ariko dira.

Saioko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian (eta egunean bertan, bukatu ez balira, leihatilan, 16:00etatik aurrera).

Agoitzen eta Lesakan beste bi finalerdiak
Altsasukoarekin batera, beste bi finalaurreko izango dira: azaroaren 11an Agoitzen, eta 19an Lesakan. Fasean ariko diren 18 bertsolarietatik zortzik eskuratuko dute finalerako txartela.

Orain arteko ohiko ariketez gain, berri bati ere heldu beharko diote bertsolariek fase berri honetan. Izan ere, zortziko handiko, zortziko txikiko eta hamarreko txikiko ariketei, puntukako ariketa ere gehituko zaie, bikoteka, zortzi bertso osatu bitarte. Ganbarako ariketan, aldiz, bakarka aritu beharko dute, gaia emanda nahi den doinu eta neurrian
hiru bertso kantatuz.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»