Gaur aurkeztu dute Bilbon 2023-10-31

Astelehenean hasiko da XXXI. BBK Sariketa Markina-Xemeinen

Astelehenean hasiko da XXXI. BBK Sariketa Markina-Xemeinen

Astelenenan hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Sariketea Markina-Xemeinen. Sei saioko bidea eginda, azaroaren 29an jokatuko da finala Bilbon. Taldeka eta eskualdeka jokatzen den sariketa da BBK. Eta Talde bakoitzak gazte eta helduen mailak ditu, 18 urtez beherakoak batetik, 18-25 urte bitartekoak bestetik.

Taldeen osaketan berrikuntza
Edizio honetako berrikuntza taldeen osaketan dago. Eskualdeak oinarri hartuta, bertsolariak hirunaka edo launaka elkartu dituzte, ahalik eta talde naturalenak bilatuz. 15 talde osatu dituzte horrela, bi multzotan banatuta:

- A multzoan bederatzi taldek hartuko dute parte. Lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango dituzte.
- B multzoan sei taldek hartuko dute parte. Bi finalaurreko eta finala jokatuko dituzte.

Saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egingo du fase  bakoitzean aurrera, eta horrela, multzo bakoitzeko talde bi helduko dira finalera.

A multzoko taldeak:
 Santa Eufemiko zelaixen
 Sagutxo kaskarinak
 Azkena pentseu!
 Txorikantari
 Sopu bertso abentura
 Zallako Anitzak
 Poto maitaleak
 Iurretaren su etenetik
 Errima ehiztariak

B multzoa
 Sasemorenak
 Pello Joxepak
 Bilboko Bertsolari Koittauak
 Izarren hautsak
 Kristiñauen Justozieruek
 Ba…Learen bertsoa

Sariketaren helburuak
Hainbat helburu ditu Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak. Helbururik esanguratsuena bertsolari gazteen plazaratzean laguntzea da. Plazaratze
honetan lagungarria da taldearen babesa.



Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza