Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2023-11-02

Bizkaiko finalaurrekoak erabakita

Bizkaiko finalaurrekoak erabakita
Azaroaren 11, 18 eta 25ean izango dira, Berriz, Santurtzi eta Lemoan.

Lekeition azken kanporaketa jokatuta (Abarkasek irabazi zuen atzo), erabakita gelditu dira Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoak. Lehen finalaurrekoa Berrizen izango da Azaroaren 11an; azaroaren 18an Santurtzin eta 25ean Lemoan. Fase honetan sartuko dira aurreko finalistak: Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Aitor Bizkarra, Gorka Pagonabarraga, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Aitor Etxebarriazarraga. Saioko irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera eta boste bost postuak puntuen baitan erabakiko dira.

Honela geratu dira finalaurrekoak:

Azaroaren 11n, Berrizko Olakueta frontoian, 17:00etan:
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Gorka Pagonabarraga Agorria
Xabat Galletebeitia Abaroa
Iruri Altzerreka Martinez
Eneko Abasolo Txabarri Abarkas
Koldo Gezuraga Seijido

Azaroaren 18an, Santurtziko Serantes kultur aretoan, 17:00etan:
Aitor Bizkarra Ruiz
Jone Uria Albizuri
Mikel Goiriena Larrazabal
Unai Mendiburu Valor
Bittor Altube Sarrionandia
Txaber Altube Sarrionandia

Azaroaren 25ean, Lemoako udal kiroldegian, 17:00etan:
Nerea Ibarzabal Salegi
Onintza Enbeita Maguregi
Ibai Amillategi Omaetxebarria
Oihana Bartra Arenas
Josune Aramendi Perez
Aissa Intxausti Aburruza

Finala, abenduaren 16an, Bilbon, Miribillan.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu