Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2023-11-02

Eneko Abasolo 'Abarkas' irabazle Lekeition

Eneko Abasolo 'Abarkas' irabazle Lekeition

Eneko Abasolo Abarkas iurretarrak irabazi zuen atzo Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketa Lekeition, 466 punturekin eta Berrizko finalaurrekoan kantatzeko txartela lortu. Lan puntuagarriak eginda, honela gelditu da sailkapena:

    Eneko Abasolo Txabarri ------- 466
    Koldo Gezuraga Seijido-------- 463,5
    Beñat Bilbao Landa ----------- 437,5
    Peru Irastortza Santxo-------- 430
    Maite Sarasola Isazelaia------ 424.5
    Aitor Arrutia Azkueta--------- 420.5



Beñat Vidal Gurrutxaga izan da gai-jartzaile. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Honenbestez, erabakita gelditu dira Bizkaiko hiru finalaurrekoak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza