Kosmopolis literatur jaialdiaren barruan 2023-11-02

Bertsoa eta slama oholtza berean Bartzelonan

2023/bertsoa_elkarrizketak/oihanaaranaelkarrizketa.mp3.mp4
Oihana Arana eta Maddi Ane Txoperena aritu ziren kantuan, 'Rapsodia subarina' jaialdian.

Slamak eta bertsoak oholtza partekatu berri dute Bartzelonan, ziurrenik lehenengoz. Kosmopolis literatur jaialdiaren barruan, Bartzelonako Poetry Slam taldeak antolatuta egin zen eta Oihana Arana eta Maddi Ane Txoperena aritu ziren bertsotan. Estatu eta Europa mailan punta puntako slamerrak bildu zituen jaildiak eta bertsoak ere izan zuen bere tartea Arana eta Txoperenaren ahotsean. Bertsoa.eus-ek esperientzia horrek lekukotza jaso du Eskoriatzako bertsolariaren ahotik.

Harrera beroa eta ikusmina
Ikusminez hartu zuten bertsoa Slam jaialdian eta bertsolaritzarenganako jakinmina sumatu zuten Bartzelonan, Aranak adierazi duenez. Lehen aldia da, berak dakiela, bertsoa eta hitz esana oholtzan elkartzen direna. Formatu ezberdintasuna da elkarlanerako traba, bata bat-batekoa eta bestea prestatua izatea. Bertso-jarrien aukera aipatu du Aranak bi diziplinen arteko elkarrizketa sortzeko bide gisa.

Slama, hitz esana
Slama edo spoken word ez da kantu inprobisatu eta hala aitortua dago egiten diren lehiaketetan. Performantzeak garrantzia berezia hartzen du eta lehiaketa formatuan ematen da bereziki. Jendetza biltzen dute txapelketa horietan. Bereziki hizkuntza nagusietan egiten da, baina baita euskaraz. Horretan ari da Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak osatzen dute Mejilon Tigre kolektiboa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu