Larunbatean, 21:00etan ETBn 2023-11-03

Hitzetik Hortzera 'kolosala': Errenteriako eta Lekunberriko bertsoak, eta Jokin Pinatxo musikaria

Jokin Pinatxo musikaria izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako protagonista. Errenteriako eta Lenkuberriko jaialdiek osatuko dute larunbat gauean 21:00etan ETBn emango den programa.

Urtebeteko bidea egin du Janus Lesterren Ez gaitzala loak harrapatu lanak. Jokin Pinatxo beratarra da taldearen ahotsa eta berarekin elkartu da Hitzetik Hortzera. Askok jakin ez arren, badu bertsolaritik ere.



Gazteagotan Berako bertso eskolan ibilia da Jokin Pinatxo. Etxetik datorkio bertsozaletasuna eta orain bertsotan aritzen ez den arren gertutik jarraitzen ditu bai bertso eskolako kontuak eta baita bertsoaren bueltan sortzen direnak ere, Nafarroako Txapelketa kasu. Eskolartekoan, plazetan eta sariketaren batean kantuan aritutakoa da Pinatxo.

Ez gaitzala loak harrapatu, Dap-dap edo Maitasuna tabu abestiak ezagunak egin dira Janus Lesterren jarraitzaileen artean, baita Errenterian ospatutako Kilometrotako abestia ere. Jon Maia bertsolariaren hitzei musika jarri zien Janus Lesterrek eta Erriola abestia osatu zuten elkarlanean.

Bertsotan ikasitako hainbat gauza lagun izaten ditu kantuak sortzerakoan Jokinek. Horieri buruz eta azken urtean Janus Lester taldeak izandako arrakastari buruz hitz egingo du Mirari Martiarenarekin. 2023ko udazkena kontzertuz kontzertu ibiliko dira eta bigarren lanaren prestaketa lanak ere egiten gogotsu ari dira Janus Lester taldeko kideak. Izan ere, daukaten arrakasta, euren abesti batek dion moduan kolosala izan da eta ziur datorrena ere kolosala izango dela.



Errenteria eta Lekunberriko bertsoak
Errenteriako Niessen aretoan egindako jaialdiko bertsoaldiez gozatzeko aukera izango dute Hitzetik Hortzerako ikus-entzuleek. Amaia Agirre aritu zen gai-jartzaile lanetan eta Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsotan.

Lekunberriko festetako bertso saioan Alaia Martin, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina aritu ziren kantuan Maddi Soroa eta Olaia Soroaren esanetara.

Gogoratu Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Jone Uria Albizuri - Señora Sariketako Pameladuna 2024-06-14

«Goazen saiatzera irudikatzen nolakoa nahiko genukeen izatea lehia»

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»