Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' - elkarrizketa 2023-11-03

«Uste dut oraindik geuretik zerbait eman genezakeela»

2023/BBT23/elkarrizketak/abarkas_elkarrizketa.mp3.mp4
Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketa irabazi eta lehen finalaurrekoan kantatuko du, Berrizen, azaroaren 11n.

Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' (Iurreta, 1976) izan da aste honetan Bizkaiko Txapelketako azken kanporaketako irabazlea Lekeition. Bertsoa.eus-i aitortu dio zalantza handiak izan zituela txapelketan izena emateko garaian baina azkenean pauso bat aurrera ematea erabaki zuen, beste leku batetik bada ere, oraindik bere ekarpena egin dezakeela usteta.

Lekeition hasiera gazia izan zuen bertsotan eta bukaera gozoa, bereziki azken bi ariketetan. Burua eta gorputza libre sentitu zituen bertsotarako eta finalaurrekora ere aldarte horrekin joan nahi luke. Abarkasek badaki zer den Bizkaiko finalean kantatzea baina helburu horiek burutik kenduta joango da Berrizera. Bertsoa.eus-ek jaso ditu bere hitzak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu