Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-11-05

Saioa Alkaiza Nafarroako finalera, Altsasuko finalaurrekoa irabazita

Saioa Alkaiza Nafarroako finalera, Altsasuko finalaurrekoa irabazita
Altsasuko Iortia Kulturgunean jokatu zen aurtengo txapelketako lehen finalaurrekoa, 250 lagunen aurrean.

Altsasun jokatu zen atzo 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Iortia Kulturgunean bildu diren 250 entzule ingururen aurrean. Sei bertsolari aritu ziren bertan kantuan, zozketak erabakitako ordenean: Patxi Castillo Graciarena, Sarai Robles Vitas, Eneko Fernandez Maritxalar, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar eta Saats Karasatorre Martinez. Zigor Gartzia "Zian" aritu da gai-jartzaile lanetan, eta epaile, berriz, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Altsasuko Udalarekin elkarlanean.



Saioko ariketa puntuagarriak eginda, Saioa Alkaiza egungo txapeldunak eskuratu zuen puntu gehien (506,5), eta horrenbestez, abenduaren 2an Iruñean jokatuko den finalerako sailkatu da. Haren atzetik gelditu dira Saats Karasatorre (470,5) Sarai Robles (468,5), Eneko Fernandez (465), Ekhiñe Zapiain (464) eta Patxi Castillo (445,5). Hau izan da beraz gaurko saioak utzi duen sailkapena:

1. Saioa Alkaiza Guallar (506,5)
2. Saats Karasatorre Martinez (470,5)
3. Sarai Robles Vitas (468,5)
4. Eneko Fernandez Maritxalar (465)
5. Ekhiñe Zapiain Arlegi (464)
6. Patxi Castillo Graciarena (445,5)



Heldu den larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen. Hirugarrena eta azkena, aldiz, azaroaren 19an izango da, Lesakan. Bietarako zein finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza