Azaroaren 18an Aiherran 2023-11-06

Muttikoak eta Hazparke ariko dira Xilabako finalean

Muttikoak eta Hazparke ariko dira Xilabako finalean

Taldekako Xilaba iritsi da azken geltokira. Larunbatean jokatu zen azken finalerdia Azkainen Muttikoak eta Lizaieta taldeen artean eta Muttikoek eskuratu dute finalerako txartela. Iraila eta urrian jokatu ziren ligaxkako sei saioak. Azken bi asteburuetan finalerdiak eta azaroaren 18an jokatuko da finala Aiherran. Jarraipen aldetik giro beroa izan du Xilabak hasieratik.

Bertso bazkaria formatuan
Taldekako Xilabaren finala bertso bazkari formatuan izango da. 12:30etan izango da bakaria eta 17:00etan hasiko da finala.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza