Nafarroako Txapelketa 2008-03-01

Jon Barberena irabazle bera eta Migel Mari Elosegi ere finalera

Zortzi finalistak: Erika Lagoma, Xabier Legarreta, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Xabier Terreros, Julio Soto, Iñigo Olaetxea eta Migel Mari Elosegi. Finala, martxoaren 15ean (larunbata) Elizondon, 17:00etan

Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2008, hirugarren finalaurrekoa

Puntuak
Jon Barberena: 339
Migel Mari Elosegi “Luze”: 310
Jon Elizetxe: 309,5
Juan Mari Lopez: 301,5
Ander Fuentes: 296,5
Eneko Lazkoz: 288

Entzuleak: 200 lagun, Berako Kultur Etxean.

Iazko Txapelketan bigarren postua egin zuen Jon Barberenak eta aurten txapelarako hautagai sendoa dela erakutsi du Beran jokatutako finalaurrekoan. Nagusitasun handiz irabazi du finalaurrekoa, hasieratik segurtasun handia erakutsiz eta tarteka bertso politak kantatuz. Gainerako bertsokideak urrun samar utzi zituen Elizondoko bertsolariak.
Barberenaren atzetik, ordea, kontua estuago joan da. Bigarren eta hirugarren postuan lehia estua izan dute Migel Mari Elosegi “Luze”-k eta Jon Elizetxek. Azkenean, leitzarra nagusitu da, baina puntu erdiko tarte txikiz. Dena den, garrantzi handiko puntu erdia da, “Luze”-k finalerako txartela lortu baitu, eta Elizetxek, ordea, ez.
Oro har, Berako saioa jokatu diren finalaurrekoen artean makalena izan da, eta hori nabari izan da puntuazioetan. Beste bi finalaurrekoetatik hiruna bertsolari sailkatu dira; Berakotik, berriz, bi.
Hainbat urtez, parte hartu izan gabe, Juan Mari Lopez Txapelketara itzuli da aurten, baina ez du lortu finalean egotea, laugarren egin baitu Beran. Bosgarren postua lehen Txapelketa zuen Ander Fuentes bertsolari zubietarrarentzat izan da, eta haren atzetik Eneko Lazkoz sailkatu da.

Osatuta gelditu da finalerako zortzikotea

Berako hirugarren finalaurrekoaren ostean, osatuta gelditu da aurtengo Txapelketako finalean arituko den zortzikotea. Finala hilaren 15ean izanen da, arratsaldeko 17an, Elizondoko Lur Aretoan.

Hona hemen sailkatutako zortzi bertsolariak:

Erika Lagoma, Lesaka
Xabier Legarreta, Arano
Jon Barberena, Elizondo
Julen Zelaieta, Bera
Xabier Terreros, Lesaka
Julio Soto, Iruñea
Iñigo Olaetxea, Lesaka
Migel Mari Elosegi, Leitza

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu