Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-11-09

Nafarroako bigarren finalaurrekoa larunbatean Agoitzen

Nafarroako bigarren finalaurrekoa  larunbatean Agoitzen
17:30etan kultur etxean. Sarrera gutxi batzuk gelditzen dira. Azken finalaurrekoa Lesakan azaroaren 19an.

Nafarroako Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Agoitzen, 17:30etan kultur etxean. Azken aurrekoa izango da. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil, Julen Zelaieta Iriarte eta Urko Gartzia Aleman, Maialen Belarra aurkezle dela. Epaile lanetan, bosteko taldea: Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena. Antolakuntzatik iragarri dutenez, sarrera gutxi batzuk besterik ez dira gelditzen.

Saioko irabazlea zuzenean sartuko da finalera. Oraingoz, Saioa Alkaizak eskuratu du txartel hori, Altsasuko saioa irabazita. Azken finalaurrekoa, Lesakan, azaroaren 19an.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza