Larunbatean, 21:00etan ETB1n 2023-11-09

Inklusio jaialdia, Nafarroako Txapelketa eta Eneko Bidegain bertso-epailea Hitzetik Hortzeran

Bertso jarrien atalean, Maddi Agirreren Ametsez sorta eskainiko du bertso programak.

Inklusio Bultzada jaialdiko bertsoak, Nafarroako Txapelketako lehen finalerdia eta Maddi Agirreren Ametsez sorta emango ditu Hitzetik Hortzerak larunbatean. Tolosako Leidor zineman egin zen Inklusio Bultzada bertso saioa urriaren 29an, Hernaniko Errugby Taldeak eta Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta. Unai Elizasuren esanetara aritu ziren kantuan Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi eta Jexux Mari Irazu. 

Nafarroako Txapelketa finalaurreko fasean da eta Altsasun Saioa Alkaizak irabazitako lehen finalerdiko bertsoak emango ditu. Sarai Robles Vitas, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar, Saats Karasatorre Martinez, Eneko Fernandez Maritxalar eta Patxi Castillo Graciarena. Zigor Gartzia "Zian" aritu zen gai-jartzaile lanetan.

Bertso jarrien atalean, Maddi Agirrek Hitzetik Hortzerarako jarritako Ametsez sorta eskainiko du. Gasteiztarrak bertsoak musikaz janzteko alboan izango ditu Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi.

Eneko Bidegain, bertso epailea gonbidatua
Eneko Bidegain bertso epailea da aste honetako gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Bertsolari familiakoa izaki (Xalbadorren biloba da), Eneko Bidegain eta bertsoa beti joan izan dira eskutik helduta. Xanti Iparragirre joaten zitzaien umea zela bertso eskolak ematera, baina sekula ez zuen pentsatu bertsolari izaterik.



Ia 25 urte daramatza epaile lanetan Eneko Bidegainek, Eskolarteko kanporaketa bat epaitzen hasi zen eta ordutik epaile lanak egin ditu Nafarroako Txapelketetan, XILABAn eta baita Txapelketa Nagusietan ere. Ez da lan erraza bertsoak zenbakitara eramatea eta lan horien gora beherez arituko da Mirari Martiarenarekin baionarra.

Azaroaren 18an Aiherran egingo den Taldekako XILABAren finalari begira ere jarriko dira Eneko eta Mirari. Taldekako honek duen garrantziaz eta Ipar Euskal Herriko bertsolaritzari ematen dionaz ere arituko dira solasean.



 Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Jone Uria Albizuri - Señora Sariketako Pameladuna 2024-06-14

«Goazen saiatzera irudikatzen nolakoa nahiko genukeen izatea lehia»

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»