Txapelketa Nafarroan eta Bizkaian 2023-11-11

Bizkaia eta Nafarroako finalaurrekoak gaur Berrizen eta Agoitzen

Bizkaia eta Nafarroako finalaurrekoak gaur Berrizen eta Agoitzen

Bizkaiko eta Nafarroako txapelketetako finalaurrekoak jokatuko dira gaur Berrizen eta Agoitzen. 17:00etan hasita, Berrizen, lehenbiziko finalaurrekoa jokatuko da Olakueta pilotalekuan: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, Gorka Pagonabarraga Agorria, Iruri Altzerreka Martinez, Koldo Gezuraga Seijido eta Xabat Galletebeitia Abaroa, Itxaro Juaristi Olaetxeak gaiak jarrita.

Epaile: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga.

Agoitzen, 17:30etan hasita, Nafarroako bigarren finalaurrekoa jokatuko da, kultur etxean: Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil, Julen Zelaieta Iriarte eta Urko Gartzia Aleman, Maialen Belarra aurkezle dela. Epaile lanetan, bosteko taldea: Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.

Saioko irabazleak zuzenean sartuko dira finalera Bizkaian zein Nafarroan. Oraingoz, Nafarroan, Saioa Alkaizak eskuratu du txartel hori, Altsasuko saioa irabazita.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu