Lankidetza hitzarmena 2023-11-13

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta LABORAL Kutxak elkarlanerako hitzarmena berritu dute

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta LABORAL Kutxak elkarlanerako hitzarmena berritu dute
Finantza erakundeak Bertsozale Elkartearen proiektu osoa laguntzen eta babesten jarraituko du. Horri esker, bertsolaritzak bultzada handia jasoko du beste lau urtean.

Euskal kultura eta euskara sustatzeko helburuan bat eginda, elkarlanerako hitzarmena berritu dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta LABORAL Kutxak. Ostiralean berretsi zuten konpromisoa Arrasaten: Igor Elortzak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza Taldeko kideak, eta Ibon Urgoitik, LABORAL Kutxako Negozioaren Garapenerako Zuzendariak, sinatu dute hitzarmena.

2015ean sinatu zen lehen aldiz elkarlanerako hitzarmena eta duela lau urte berritu zen; urteotan egindako bidearekin pozik eta elkarlanean sinetsita errepikatu da akordioa. Hitzarmen honi esker, LABORAL Kutxak Bertsozale Elkartearen proiektu osoa laguntzen eta babesten jarraituko du: besteak beste, plazan, hezkuntzan, edota ikerkuntzan gauzatzen ditugun proiektuetan eta hauen gizarteratzean. Halaber, elkarlan orokorraz gain, bi aldeentzat interesgarri izan daitezkeen proiektu zehatzetarako elkarlanerako aukera ere jasotzen du akordioak.

Bertsolaritza zaintzea, sustatzea eta etorkizuna ziurtatzea ditu helburu Bertsozale Elkarteak; gizartearentzat onuragarriak diren hainbat alorretan ere eragiten du: pertsonen garapen eta ongizatean, euskararen normalizazioan edota kultur ondarearen zaintzan, esate baterako.

LABORAL Kutxari dagokionez, euskal kulturaren eta euskararen garapenaren aldeko lana eta konpromisoa entitatearen Estatutu Sozialetan jasotzen da; izateko modu horri erantzunez hamaika proiektu bideratzen laguntzen du.

Hitzarmen honi eta LABORAL Kutxaren ekarpenari esker, bertsolaritzak bultzada handia jasoko du beste lau urtean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu