Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2023-11-11

Xabat Galletebeitia Bizkaiko finalera, Berrizko finalaurrekoa irabazita

Xabat Galletebeitia Bizkaiko finalera, Berrizko finalaurrekoa irabazita

Xabat Galletebeitia Abaroak irabazi du Bizkaiko Txapelketako lehen finalaurrekoa Berrizen 616,5 punturekin eta finalerako txartela eskuratu du lekeitiarrak. Bertsozalez gainezka egon da frontoia, 550 bertsozale inguru gerturatu dira bertara. Bertan, sei bertsolari hauek aritu dira:

    Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
    Eneko Abasolo Txabarri Abarkas
    Gorka Pagonabarraga Agorria
    Iruri Altzerreka Martinez
    Koldo Gezuraga Seijido
    Xabat Galletebeitia Abaroa
 
Lan puntuagarriak amaitu ostean, Xabat Galletebeitia Abaroak bildu ditu puntu gehien, 616,5. Beraz, abenduaren 16rako txartela eskuratu du. Honela geratu dira puntuazioak:

Xabat Galletebeitia Abaroa-------------- 616,5
Gorka Pagonabarraga Agorria -----------604
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola ------- 585,5
Eneko Abasolo Txabarri Abarkas------ 550,5
Koldo Gezuraga Seijido ----------------549,5
Iruri Altzerreka Martinez ----------------548,5


Itxaro Juaristi Olaetxea izan da Berrizko saioko gai-jartzailea. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Hurrengo finalaurrekoak Santurtzin eta Lemoan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu