Xabat Galletebeitia Abaroa - Elkarrizketa 2023-11-13
Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio, 1986) Bizkaiko Txapelketako bere bosgarren finalean izango da Bilbon, Berrizko finalaurrekoa irabazita. Zortzigarren txapelketa du, 2008an hasita, eta hamarkada beteko du finalean bertsotan. Horretaz galdetuta, aitortu du zenbakiak jarrita konturatu dela denbora aurrera doala eta, era berean, ari dela bidea egiten ere.
Berrizen zentratuta somatu zuen bere burua. «Entxufatuta» somatu zutela esan zioten saio ondorenean inguruek eta berak, baietz, halaxe zegoela.
Bizitzako etapa desberdin batean harratatu txapelketak Galletebeitia, uztailean aita izanda. Horrek asko markatu duela dio eta ez txapelketa hau ulertzen aitatasunetik bandantuta. Bertsoari eta txapelketari leku berri horretatik heldu dio eta hor egin nahi du bidea.

Bere bertsoaldi bat hautatzera, Iruri Altzerreka eta biek zortziko txikian egindakoa hautatu du.
Finalerdiko biharamuna kendu ezinik, oraindik lauso dakusa finala helburu konkretuak jartzeko baina aitortu du nahiko lukeela Berrizen izan zuen nahiko lukeela joatea. Bertsoa.eus-ek jaso du ditu Xabat Galletebeitiaren Berrizko finalaurrekoaren inguruko balorazioa eta txapelketako gogoetak.

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu