Finala abenduaren 8an, Niessenen 2023-11-14

Ostiralean hasiko da Xenpelar Saria Errenterian

Ostiralean hasiko da Xenpelar Saria Errenterian
18 bertsolarik hartuko dute parte. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu Finala abenduaren zortzian.

Bertsolari gazteen XXVII. Xenpelar Saria abiatuko ostiral honetan Errenterian, Ereintza Kultur Elkartea eta Bertso-Eskolaren eskutik. Hamazortzi bertsolari izango ditu, hiru kanporaketa eta finala. Kanporaketa Xenpelar Etxean jokatuko dira eta finala Niessen aretoan abenduaren 8an.

1.kanporaketa, azaroaren 17an, Xenpelar Etxean, 19:00etan: June Aiestaran, Aroa Arrizubieta, Irantzu Idoate Funosas, Lierni Rekondo, Eli Zaldua, Ekhiñe Zapiain Arlegi. Gai-jartzaile, Julen Olaizola.

2.kanporaketa, azaroaren 24an, Xenpelar Etxean, 19:00etan: Haira Aizpurua Ibargarai, Ekain Alegre, Libe Goenaga, Andoni Mujika "Anatx", Emaitz Murua eta Garazi Navarro Ugarteburu. Gai-jartzaile, Jare Antzizar.

3.kanporaketa enpelar Etxean, abenduaren 1ean, 19:00etan: Izaro Bilbao, Eki Mateorena, Jon Mendiluze, Maite Sarasola, Josu Txoperena Iribarren, Aitor Ugarte. Gai-jartzaile, Noa Borras.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza