Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-11-15

Nafarroako azken finalaurrekoa zuzenean Bertsoan

Nafarroako azken finalaurrekoa zuzenean Bertsoan
Bertsotan: Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Eki Mateorena Zozaia, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi. Gai-jartzaile, Alaitz Rekondo Ferrero. Igandean, 17:30etan.

Nafarroako Txapelketako azken finalaurrekoa zuzenean emango du Bertsoa.eus-en, igandean 17:30etan. Saioko sarrera guztiak agortu dira.

Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Eki Mateorena Zozaia, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi ariko dira bertsotan. Gai-jartzaile lanetan, Alaitz Rekondo Ferrero, eta epaile, berriz, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 2ko finalera, momentuz Saioa Alkaizak eta Julio Sotok, Altsasuko eta Agoizko saioetako irabazleek, hurrenez hurren, egin bezala. Gainontzekoek, finalaurrekoen faseko sailkapen osoaren arabera izango dute toki bat ala ez finalean.

Hain zuzen ere, Lesakakoa azken finalaurrekoa izanda, saioa bukatutakoan argituko da finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Une honetan, horrela dago faseko sailkapena. Finaleko sarrerak, bestalde, salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta