Larunbatean, 21:00etan ETB1n 2023-11-16

Adimen gaitasun handiko haurrak Hitzetik Hortzeran

Amaia Agiriano psikologoa elkarrizketatuko dute Hitzetik Hortzeran eta Bizkaiko, zein Nafarroako final aurrekoetako bertsoaldiak eskainiko dituzte larunbatean 21:00etatik aurrera.

Aramaion elkartu da Hitzetik Hortzera aste honetako gonbidatuarekin. Amaia Agiriano psikologoak bere etxeako ateak zabaldu dizkio Mirari Martiarena eta programako lan taldeari. Amaiak bere lanean konbinatzen ditu psikologia, hezkuntza, artea eta arkitektura. Azken 10 urtean psikologo lanetan dabil eta hor utzartzen ditu maite dituen gauzak. Adimen gaitasun handiko haurrei buruz geroz eta gehiago hitz egiten da, eta Amaia bera aditua da.

Gaitasun handia duten haurren ezaugarriak, bizitzeko eta sentitzeko moduak ezagutzeaz gain, euren inguruan dauden mitoak deseraikitzea izango da elkarrizketaren asmoa. Askotan pentsatzen baita, gaitasun handiko haurrek ez dutela laguntzarik behar. Baina guztiz aurkakoa dela azalduko du Amaiak.

Bertsozale Elkarteak eskatuta, bertsolaritzako irakasleei ere fomazioa eman die, 9-11 urte arteko haurrek garapen psikologikoan dituzten ezaugarriei buruz. Eta bertsolaritzak, adimen gaitasun handiko haurrei ere asko lagundu diezaiokeela uste du.

Ez da Amaiak bertsolaritzarekin duen lotura bakarra Bertsozale Elkarteko irakasleei emandako formazio saioarena. Izan ere, gaztetan Almen Ikastolako bertso eskolan ibili zen, Patxi Goikolea izan zuten irakasle eta modu politean gogoratzen ditu urte haiek. Bertso eskolako garaiez gain, gaur egun bertsoekin duen harremanari buruz ere arituko dira.

Agoitz eta Berrizeko final aurrekoak
Aurrera doaz Nafarroako eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketak eta joan zen asteburuan jokatutako bi final aurrekoetako bertsoaldiak ekarriko dituzte programara.



Nafarroan bigarren final aurrekoa Agoizko kultur etxean egin zuten: Julio Soto, Xabat Illarregi, Idoia Granizo, Ekain Alegre, Julen Zelaieta eta Urko Gartzia aritu ziren kantuan eta Maialen Belarrak egin zituen gai-jartzaile lanak.



Berrizko Olakueta pilotalekuan jokatu zen Bizkaiko lehen final aurrekoa. Bertan abestu zuten Aitor Etxeberriazarraga, Eneko Abasolo Abarkas, Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka, Koldo Geruzaga eta Xabat Galletebeitia. Itxaso Juaristik gidatu zuen saioa.

Hitzetik Hortzera, larunbat gauean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra