10 bertsolari kantuan 2023-11-16

Aramaioko IV. Kopla Txapelketa ospatuko da ostiralean, herriko bertso-eskolaren eskutik, hamar bertsolari kantuan direla: Eneritz Artetxe (Azkoitia), Etxahun Lekue (Larrabetzu), Jexux Mari Irazu (Larraul), Jon Mata (Antzuola), Maddi Ane Txoperena (Lesaka), Maialen Akizu (Urretxu), Maider Altuna (Arrigorriaga), Saioa Alkaiza (Iruñea), Unai Anda (Zuia), Unai Izagirre ‘Attola’ (Azkoitia).
Bi fase, 18:30etan hasita
Arratsaldeko 18:30etan hasita, bi fasetan jokatuko da txapelketa: 18:30etan Goiko Taberna zenaren parean elkartuko dira hamar bertsolariak, eta trikitilariek lagunduta lehen ariketak kalean egingo dituzte. Bigarren fasea, finala, Aramaioko Eskolan jokatuko da, bertako jangelan afalduko baitute parte-hartzaile eta bertsozaleek. Musikariek lagunduta, hamar bertsolariak hasiko dira
kantuan, eta bi bertsolari sailkatuko dira buruz-burukora. Bi saioak aurkezteko ardura Aitor Ugarte eta Olatz Zuazubiskar bertso-eskolako kideek izango dute.
Aurreko hiru edizioetan, Maider Arregi oñatiarra eta Xabat Illarregi leitzarra izan dira garaikurra etxera eraman duten bertsolariak; azken hau birritan izan da garaile.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28