Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2023-11-16

Bizkaiko bigarren finalaurrekoa zapatuan Santurtzin

Bizkaiko bigarren finalaurrekoa zapatuan Santurtzin

Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatuko da zapatuan Santurtzin, Serantes kultur aretoan, 17:00etan. Sei bertsolari hauek arituko dira, Igor Menika Bengoetxeak aurkeztuta:

    Aitor Bizkarra Ruiz
    Bittor Altube Sarrionandia
    Jone Uria Albizuri
    Mikel Goiriena Larrazabal
    Unai Mendiburu Valor
    Txaber Altube Sarrionaindia

14 bertso puntuagarri, eta puntuak ganbaran
Fase honetan bertsolariek 14 bertso puntuagarri kantatuko dituzte. 9 ofiziotan eta 5 bakarka ganbaran.

Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.

    Ganbarako lana:
Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean.

Oraingoz Xabat Galletebeitiak eskuratu du finalerako txartela, Berrizko finalaurrekoa irabazita. Azken finalaurrekoa Lemoan, azaroaren 25ean.

 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»