Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2023-11-18

Jone Uria ere Bizkaiko finalera Santurtzin irabazita

Jone Uria ere Bizkaiko finalera Santurtzin irabazita

Jone Uria Albizurik irabazi du Bizkaiko bigarren finalaurrekoa 631 punturekin eta Miribillan kantatzeko txartela eskuratu du bertsolari algortarrak. 500 entzuletik gora bildu dira Santurtziko kultur aretoan. Lan puntuagarriak eginda, honela gelditu da sailkapena:

    Jone Uria Albizuri--------------------- 631
    Txaber Altube Sarrionandia---------- 576
    Aitor Bizkarra Ruiz------------------- 574,5
    Unai Mendiburu Valor--------------- 565
    Mikel Goiriena Larrazabal----------- 557
    Bittor Altube Sarrionandia---------- 498,5



 
Igor Menika Bengoetxea izan da Berrizko saioko gai-jartzailea. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Behin-behineko sailkapena, finalaurreko baten faltan


Azken finalaurrekoa, Lemoan datorren zapatuan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza